XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Noski. Uniformea zeraman... - Zuek ere, eta ez zarete garbitzaileak.
Kokolok burua mugitu zuen: - Arrazoia duzu, Kalabong.
Postari hori bihar bijilatu egingo dugu.
- Ondo. Eta nor gehiago ikusi duzue?.
- Neska xarmangarri bat... - Horiek dira susmagarrienak.
Oroitu zaitezte Mata Hari-z. Non ikusi duzue neska hori?.
- Palazio dotore batean zerbitzari da.
Bi garagardo hotz ekarri dizkigu gure eztarri sikuak freskatzeko. Oso atsegina izan da.
- Atsegina, e? Hori oso susmagarria da.
- Ondo, Kalabong. Neska hori ere bijilatu egingo dugu.
Orduan Kikilik hitz egin zuen: - Lana partitzeko, zuk, Kokolo, postaria bijilatuko duzu, eta nik neska.
Kokolo haserretu egin zen: - Eta zergatik ez egin alderantziz, e?.
Zuk postaria eta nik neska.
- Beno, beno - ebaki zuen Kalabongek.
Eztabaida hori, nork nor bijilatuko duen, zozketa bidez erabaki dezakezue... Ea, norbait gehiago ikusi duzue?.
Oraingoan Kikilik eman zion erantzuna: - Bai, Tutti Frutti-ko neska hura.
Kalabongek kuriositatez begiratu zion: - Zer da delako Tutti Frutti hori?.
- Izozki saltzaile baten furgoneta.
Han zegoen, auzategiko plazatxo batean, bere izozkiekin.
- Konfidantzazkoa iruditu zitzaizuen saltzailea?.
Erantzuna Kokolok eman zuen: - Emakume polita da....
- Horiek izaten dira susmagarrienak - ebaki zion Kalabongek.